argazkia xalada da, baina hurrengo poesia ...
euskal poesia blaga blogan (oso gomendagarria)
nire amalurraren etxea
Nire amaren etxea
defendituko dut,
multinazionalen kontra
motosierradun otsoen kontra,
korbatadun espekulatzaileen kontra,
mozkinaren kulturaren kontra
defenditu eginen dut nire amaren etxea.
galduko dira zelaiak,
galduko zuhaitzak,
galduko hariztiak;
galduko ohian ta basoak,
galduko dira
errekak,
ibaiak,
itsasoak,
baina nire amaren etxea defendituko dut.
kotxea kenduko didate, (nola kotxea? kotxea ez mesedez!)
eta bizikletan
defendituko dut
nire amaren etxea;
bizikleta ebatsiko
didate,
eta patinetean
defendituko dut
nire amaren etxea;
patineterik gabe,
bonobusik gabe,
gotibeherarik gabe,
gurpildun maxinarik gabe
utziko naute,
eta ibiltzen hasi beharko dut (azkenean txo!)
honela defendituko dut
nire amaren etxea.
Ni ez naiz gimnasiora joan beharko,
nire kotxeak ez du gas txarrik botako,
nire kutsadura dosia galduko da,
ta orduan hasiko naiz
nire amaren etxea
defendintzen,
honela bakarrik
iraunen duzutik.
(neronek idatzia)
http://euskalpoesiablagabloga.blogspot.com/2008_05_01_archive.html
No hay comentarios:
Publicar un comentario